Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

ZANGOZAKO UDALAK HIRU OBRA-PROIEKTU EGINEN DITU AURTENGO UDAN

Destacado en portada

Goiko aldeko etxeetako ur-presioa hobetzeko eta aldi berean alde zaharreko presioa apaltzeko asmoz, uharka handi bat eginen da Andre Mariako lorategian. Uharka horrek tutu berria konektatuko du, eta hiriaren goialdeko ur-sarea erregulatzen duten gailuak izanen dira bertan. Gainera, obra horri esker, gutxiago izanen dira ur-ihesak.

Bestalde, konpondu eginen dira duela bi urteko urrian izan ziren euri-jasa handiek hondatutako bide guztiak.

Azkenik, zahar-etxearen ondoan dagoen udal lokala egokitzeko obra eginen da, bertan haurrentzako parke estali bat jartzeko.

Volver arriba